miércoles, 22 de marzo de 2017

2D-KO PIEZA

Hau da guk egindako 2D-ko planoa. Plano hau FreeCad programaren bidez egin degu eta nahiz eta arazo batzuk izan azkenean odo egitea lortu dugu. Gero plano hau kontuan izanik egurrezko taparen prototipo bat egin degu zulo eta mozketa guztiak errespetatuz.

2D-ko planoa:


Eta hau da egurrez egindako estalkiaren prototipoa:


sábado, 18 de marzo de 2017

3D-ko Pieza

Gure laborategiko elikatze iturrirako tapa bat egin degu 3 dimentsioetan. Honetarako FreeCad programa erabili dugu.

Aurrekaldean  zuloak egin ditugu led-a, paintaila eta beste osagaiak jarriko ditugu.

martes, 14 de marzo de 2017

KONEXIOEN MAPA

Hau da guk gure proiektuan erabiliko degun konexioen mapa. Honetarako gure energia iturrian kable batzuk moztu ditugu, beharrezkoak direnak bakarrik utziz.


1. Kable berdea eta edozein beltz, puente baten bidez elkartuko ditugu.
2. Kable gorria, LED diodoarekin, bornea gorriarekin eta pantailarekin elkartuko ditugu.
3. Kable urdina erabiliko degu erreguladorea, gainuntzeko gauzekin konektatzeko.

lunes, 13 de marzo de 2017

MATERIALEN ZERRENDA

Proiektu honetan erabiliko ditugun materialak, hauek izango dira:


Prezioa
IzenaKantitateaUnitateaTotala
1Boltimetroa12.18 €2.18 €
24mm ko Bornea gorria32.07 €6.21 €
34mm ko Bornea beltza22.07 €4.14 €
44K7 OHM ko potentziometroa11.60 €1.60 €
51 uF ko kondentsadorea10.03 €0.03 €
60,1 uF ko kondentsadorea10.09 €0.09 €
7LM 317-T ko erreguladorea10.43 €0.43 €
811-A 36X19 ko disipadorea10.37 €0.37 €
95mm ko Led gorria10.06 €0.06 €
10Regleta11.54 €1.54 €
11Banatzaile exagonala40.23 €0.83 €
12Arandelak10
13TE-206 Terminal laua50.10 €0.50 €
14Erresistentzia 560 OHM10.04 €0.04 €
15Tubo termoretraktila1
16Plaka bakeltikoa1
17Tuerkak M35
18Torlojuak M3x125
Totala bez-a gabe18.02 €

Bez (%21)3.78 €
Bezarekin21.80 €

Ikusten den bezela, material bakoitzaren kantitatea eta prezioa (eurotan) BEZ-rekin ditugu. Hau egin degu jakiteko zenbateko kapitala gastatu behar degun proiektu hau egiteko.

lunes, 6 de marzo de 2017

TENTSIOEN NEHURKETA

Gaurko egunean, kable berdea eta negatiboa (beltza) puenteatu ditugu. Puente hau, elikatze iturria pizterakoan, haizagailua martxan jartzeko balio du.


Ondoren kable bakoitzaren tentsioa kalkulatu dugu, Hau da guk kalkulatutako tentsioen datuak:
  1. Laranja: 3,3V
  2. Horia: 11,99V
  3. Gorria: 5,17V
  4. Berdea: -11,92V
  5. Txuria: -4,97V
  6. Grixa: 5,15V
Aurrerantzean, kalkulatutako tentsioak, tentsio desberdineko energia iturri bat egiteko erabiliko dugu.


viernes, 3 de marzo de 2017

Garbiketa

Gaur proiektuarekin hasi gara. Klasea amaitzear zegoenez egin duguna zenbait argazki ateratzea eta elikatze iturria garbitzea izan da.


Garbiketa oso garrantzitsua da elikatze iturria piztean eta erabiltzean hau gehiegi berotu ez dadin, airearen zirkulazioa oztopatzen duelako.

SARRERA

Teknologia industrialeko hirugarren ebaluazio honetan, Laborategi Elikatze Iturri bat egingo dugu. Honetarako ordenagailu baten elikatze iturria birziklatuko dugu, modifikazio batzuk eginez, elikatze iturriak emandako korrontearen intentsitatea kontrolatuko dugu.

Hau egiteko programazio tabla bat dugu, egunean zer egingo dugun jakiteko:
 
1. saioa
martxoak 3
2. saioa
martxoak 7
3. saioa
martxoak 8
4. saioa
martxoak 9
5. saioa
martxoak 10
6. saioa
martxoak 14
7. saioa
martxoak 15
8. saioa
martxoak 16
9. saioa
martxoak 17
PROIEKTUAREN AURKEZPENA
ARAZOAREN IDENTIFIKAZIOA
IRTENBIDEA AUKERATU
IDEIAREN GARAPENA
ERAIKUNTZA
AZTERKETA
AURKEZPENA
PROIEKTU BUK.
BLOGA